Argazkiak

lunes, 4 de junio de 2012

Agian laster arte!!


Kaixo Hirueleko neska mutilok,
Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkizuet aurtengo ikasturtean abesbatzan izan duzuen jarreragatik. Ez da erraza izan parte hartu dugun ekitaldi guztietara baiezkoa esatea, inongo baldintzarik jarri gabe eta ondo pasatzeko asmo xumearekin. Berdin zitzaion egunak, orduak (klase ordutan hobe ezta?) beti zeundeten prest, akordeoia, ingelesa, igeriketa, baleta, kirikiño, entrenamendua, eta beste mila gauza alde batera utzi eta emanaldietan agertzeko. Badakit eta, ez da topiko bat, ez dela beti erraza izaten gauzak alde batera uztea, eta posible ez denean izan ulertzekoa da.
Mila mila esker denoi, eguzkia hartzen egon ordez musikako zulora etortzeagatik, eta nola ez izan duzuen zuzendari trakets hau astero-astero aguantatzeagatik.
 Ostegun honetako entsegua aurtengo azken entsegua da, eta Hirukide Festako Emanaldia larunbat honetan dela ikusirik, ostiral arratsaldean enstsegu extra bat egiteko asmoa dut. Arratsaldez denez meriendatxo bat egitea pentsatzen nuen agur modura, datorren urtean batzuk ez baitugu elkar ikusiko…
Beno, zer esango dizuet, animatu zaitezte, ez dut ordurik jartzen zeuen arabera delako, ostegun honetan ikusten gara elkar eta esangoiazue!!

Ondo izan ta txintxo ibili!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Rolling...