Kaixo Hirueleko neska mutilok,
Lehenik eta behin eskerrak eman nahi
dizkizuet aurtengo ikasturtean abesbatzan izan duzuen jarreragatik. Ez da
erraza izan parte hartu dugun ekitaldi guztietara baiezkoa esatea, inongo
baldintzarik jarri gabe eta ondo pasatzeko asmo xumearekin. Berdin zitzaion
egunak, orduak (klase ordutan hobe ezta?) beti zeundeten prest, akordeoia,
ingelesa, igeriketa, baleta, kirikiño, entrenamendua, eta beste mila gauza alde
batera utzi eta emanaldietan agertzeko. Badakit eta, ez da topiko bat, ez dela
beti erraza izaten gauzak alde batera uztea, eta posible ez denean izan ulertzekoa
da.
Mila mila esker denoi, eguzkia hartzen
egon ordez musikako zulora etortzeagatik, eta nola ez izan duzuen zuzendari
trakets hau astero-astero aguantatzeagatik.
Ostegun
honetako entsegua aurtengo azken entsegua da, eta Hirukide Festako Emanaldia
larunbat honetan dela ikusirik, ostiral arratsaldean enstsegu extra bat egiteko
asmoa dut. Arratsaldez denez meriendatxo bat egitea pentsatzen nuen agur
modura, datorren urtean batzuk ez baitugu elkar ikusiko…
Beno, zer esango dizuet, animatu zaitezte,
ez dut ordurik jartzen zeuen arabera delako, ostegun honetan ikusten gara elkar
eta esangoiazue!!
Ondo izan ta txintxo ibili!!